Aurrekontu parte-hartzaileak 2024

2024-ko aurrekontu parte-hartzaileetan bozkatzeko epea bukatu egin da. Laster egongo dira emaitzak eskuragarri.

Hauek dira lehentasun-jarduketa bozkatzeko aurten proposatu diren proiektuak:

  1. Herritarrek kultur etxeetan erabiltzeko ordenagailuak.
  2. Entsegu-aretoei ekipamendu handiagoa ematea.
  3. Kontzertu handi baten programazioa kalean.
  4. Aire zabalean kirola egiteko instalazioak handitzea.
  5. "Ospearen pasealekua", Herriko Taldeen kuadrilla bakoitzak lurrean izar bat duela.
  6. Atletismo pistako materialak erosi eta berritzea eta pista berriz pintatzea.
  7. Adinekoen jardueretarako lokalak hobetzea.
  8. Hiri-baratzeak sortzea.
  9. Berdeguneak handitzea, baso autoktonoa sortuz.
  10. Txakurren aisialdirako guneak egokitzea.
  11. Espaloietan mutxardatzeko lanak gehitzea, irristagaitzak izan ez daitezen.
  12. Espaloiak handitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  13. Espaloietan baldosak konpontzeko lanak areagotzea.
  14. Komun publiko berri bat instalatzea.
  15. Irisgarritasun zaileko eremuetan barandak jartzen jarraitzea.
  16. Udalerriko argiztapena hobetzea.
  17. Bideetako seinale horizontalen mantentzelanak indartzea.
  18. Errepideak asfaltatzeko lanak sendotzea.

Parte-hartzea Gobernu Irekiaren oinarrietako bat da

Gobernu Irekiak herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen du politika publikoen eraketan. Herritarrek bizitza publikoan eta politikoan parte hartzeak abantaila ugari dakartza, besteak beste:

  • Agenda publikoan sartzeko interesak eta ideiak azaleratzen ditu.
  • Herritarren ezagutza eta esperientzia bideratzen eta aprobetxatzen ditu herria hobetzeko.
  • Erakundeen erabakien zilegitasuna indartzen du.
  • Sistema demokratikoa sendotzen du.
  • Herritarren konpromiso handiagoa lortzen du ongizate komunitarioarekin.
  • Politika publikoen eraginkortasuna handitzen du eta emaitzak hobetzen ditu.

Últimas noticias

Proyecto BBK BEHARI

BBK Behari integra las posibilidades tecnológicas y la capacidad protectora de la comunidad para...

Consecuencias del Cambio Climático en Basauri

Fecha de publicación: 19 de Mayo de 2021 Por Decreto de Alcaldía nº 1735/2021, de 7 de mayo de...

Zonas de protección acústica

El Ayuntamiento de Basauri abre un proceso participativo para determinar en qué zonas del...

Sakatu hemen zure iradokizunak bidaltzeko
Sakatu hemen elkarteen erregistroan alta eskatzeko